Zimentarri Irabazi asmorik gabeko elkartea da eta bere asmoa Euskal Herrian Gestalt Psikoterapiaren zabalkundea, ikerkuntza, formakuntza eta garapena gauzatzea dira.
1986ean jaio zen Gestalt Terapiaren Euskal Elkartea. Madrilen AETGek Gestalt Terapiako lehen formakuntza sortu zuen, berria zen ikuspegia eta honen arira, hainbat lagun batu eta orain den elkartearen lehen hazia jarri zuten.
Baziren bi ideia nagusi bilera horretan Euskal Herriko Gestalt Terapia Elkartea osatzera eraman zutenak.
- Terapia Gestaltean interesa zeukaten lagun talde bat osatzeak izena zuten profesional horiek ekartzea ahalbidetzeko aukera ireki zuen, formakuntza eskuragarriago egiten lagunduz, horrela ikastaroak egiteko kanpora jo behar izan gabe.
- Euskal Herrian Gestalt Terapia zabaldu eta ezagutzera emateko irrika.
Hortarako sortu genuen GESTALTERAPIA aldizkaria, Celedonio Castanedorekin jarri ginen harremanetan, Terapia Gestaltaren inguruko ikastaro batzuk eman zituen, horien artean psikiatra, psikologo, gizarte langile eta Osakidetzako laguntzaileei bideratua, hirurogei laguneko parte-hartzea izan zuelarik.
Héctor Salama eta Celedonio Castanedok Donostiako Psikologia fakultatean eman zituzten tailer batzuk.
90. hamarkadan elkarteari Zimentarri izenez deitzen hasi ginen, EHGT siglak ordezkatuz.
Garai horretan, elkarteko kide batzuek, AUKERA izeneko programa bat osatu zuten, Gipuzkoan prostituzioan lan egiten zuten emakumeen eskubideak defendatzeko. 1200 emakume hartaratuz urtero, non beraien lana eta helburua osasun arloan, arlo juridikoan eta sozialean aholkatzea izan zelarik. Eusko Jaurlaritzaren, Donostiako eta Pasaiako Udalaren bidez izan ziren finantziatuak.
Donostiako Milton Erickon Institutuaren bazkide sortzaile ziren Eneko Sansinenea eta Alexander Barandiaranek Hipnosi Klinikoaren ikastaro batzuk eman zituzten denbora horretan.
“Milurteko berriaren aurreko Psikoterapia” izeneko jardunaldi batzuk burutu ziren 2000. urtean. “ La psicoterapia frente al Nuevo Milenio”.
Gerora, Terapia Gestaltaren Aldizkari Latinoaren edizioa hasi zen.
2000. urte amaieran, eskolan esku-hartzea egiteko programa bat sortu zen Zimentarriren eskutik. Donostiako eskola bateko neska eta mutilen arteko gatazkak konpontzeko asmoz.
2015eko Apirilean, Zimentarri elkartearen Bilboko sedea sortzen da, horrela elkartearen dinamizaziorako bi gune desberdin izanik.
Urte bereko Urrian Bilbon jardunaldi batzuk burutzen dira “Gestalt terapia eta esku-hartze soziala” izenarekin.
Zimentarri Euskal Herriko Gestalt Terapia Elkargoaren izena da. 1986an sortu zen fokapen terapeutiko hau ezagutaraztearen helburuarekin, berau 1956an sortu zutelarik Fritz Perls, Paul Goodman eta Hefferlin-ek Gestalt Therapy liburuaren plazarapenarekin.
Gure elkargoak ez du helburu ekonomikorik, eta bere helburuen artean, gizartean aldez eta moldez psikologiarekin zerikusirik duten profesionalak (medikuak, ATS, irakasle, pedagogo psikopedagogo, gizarte langileak, eta abar.) eta batez ere psikologoen artean Gestalt Terapiak dituen printzipioak, filosofia, metodologia, eta terapia egiteko tresnak eta baliabideak zabaldu eta ezagutaraztea.
Egiten duguna erabat boluntario da, eta gure ekintzak honoko hauek dira:
- Formakuntza eta birziklai ikastaroak antolatzea.
- Gestalterapia aldizkariaren plazaratzea.
- Jardunaldien eta kongresuak antolatzea.
- Hitzaldiak.
- Gestalt Terapiaren fokapenetik ikerkuntza sortu eta bultzatzea.
- Gizarte mailan eskuartzeko egitasmoak, hala nola AUKERA.
Bestalde gure elkargoak Euskal Herriko terapeuta gestaltikoen gunea izan nahi du, hala nola elkarlan bultzatuz, formakuntza, ikerkuntza eta bazkideentzako onuragarri den edozein arlo interesgarriak jorratzea.
Gure helburua munduko bertze elkarteekin harremanak sortzea da, informazioa eta elkarlana bultzatzeko.
Guzti hau egiteko bideak bazkideen kuota, lan egiteko gogoa eta gustatzen zaigunaren desioaz disfrutatzea dira.
Interes zehatz baten inguruan eraikitzen diren urteroko jardunaldiak burutzen ditu elkarteak, baita aldizkako formazioak ere ( tailerrak, konferentziak, kongresuak, etab.) jendearentzako irekia dagoelarik. Bazkide diren kideei dagokienez, urteroko biltzar bat burutzen da, non elkartearen norabidea zehazten den topaketarako aukerazko gune bat bilakatzen delarik. Aldizkari elektroniko bat ere hedatzen da urtean behin, web barneko baliabideak eskaintzen dira eta baita formazio eta psikoterapien zentroen mapan argitaratzeko aukera ere, honez gainera, elkartearen beste baliabideak erabiltzeko aukera ( lokalak, liburutegiak, etab. ).
Síguenos en Facebook para saber todo a cerca de nuestras actividades mas recientes y próximos eventos.