Gestalt Terapiaren Euskal Elkartearen urteroko jardunaldian izan ziren pasa den Urriaren 3an, Bilboko Hikateneon burutu zen “Eskuhartze Soziala eta Terapia Gestalt” Izenburupean.
Hiru une desberdinetan burutu zen jardunaldia eta bertaratu ziren bazkideak 86 izan ziren. Hasieran Patxi Sansinenearen eskutik hitzaldia, segidan esperientzia eta hausnarketa desberdinez osaturiko mahai-ingurua non gestalt ikuspuntutik esku-hartze sozialaz jardun zen. Azken unea, Zimentarriren webgune berria aurkezteko baliatu zen, luntx batekin itxi zelarik urteroko Zimentarriko bazkideen jardunaldia.
Patxi Sansinenearen “Sufrimenduaren Negozioa” hitzaldiak bide eman zigun “laguntzaile profesionalen” izkutuko alderdian murgiltzeko, baita ikuspuntu kritiko baten bidez gizarte honetan profesio hauen inguruan burutzen diren eginkizun eta betebeharretara ere.
Bereziki interesgarria, ondoren jasotako galderen artean triangelu perbertsoaren arira egin zituen hausnarketak, Karpmanen drama triangelua deritzona, bertan aipatzen duen salbatzaile/sorosle, jarraitua eta biktima rolen inguruan.
Atsedenaldiaren ondoren, mahai-inguruari ekin zitzaion, gestalt ikuspuntutik esku-hartze sozialaren inguruan dauden esperientzien inguruan, baita praktikan dauden hausnarketa desberdinengan ere solasaldia egin zen.
Valentziako ITGko kide Paco Cuenca bertan zen, esku-hartze sozialean gertatzen diren erregulazio erlazionalean oinarritu zen.
Iñaki García Maza, ERAIN eko kidea, Gestalt psikoterapiaren eta esku-hartze psikosozialaren arteko erlazio harremanaz jardun zen.
Andoni Duranek, NURA kideak berriz, gestalt ikuspuntutik nola lan egin gizarte heziketan azaldu zuen.
Azkenik Lorena Pérez, PSIKOSOLIDARIOAK proiektuko kideak, hausnarketa interesgarri batzuk luzatu zituen proiektu honen inguruan, ondoren hainbat galdera izan ziren.
Zimentarriren Webgune berria aurkeztu ondoren (oraindik lanean) (zimentarri.org), luntx -ari bide eman zitzaion elkartu eta elkarbanatzeko une gozoa igaroz.
Ebaluazioetan frogatu ahal izan genuen jendearen atsegitea altua izan zela, eta berriz elkartzeko desira erakutsi zen. Honek etorkizuneko jardunaldiak ekitera animatu gaituelarik.
Laister, bazkide guztioi helaraziko dizuegu Gestalterapia Aldizkari elektronikoaren bidez iragandako Jardunaldiko hitzaldiak.
